Hitzaldia ofimatikako tresnekin lan egiten duten eta hodeian bestelako funtzionaltasunak (datuak biltegiratzea, informazioa eta lan-egutegiak partekatzea, datu-analisiak eta bestelakoak) ezagutu eta aplikatu nahi dituztenei bideratuta dago.
Saioak Diego Perez Randezek emanen ditu, informatikan lizentziadun, NUPko irakasle elkartu eta Office 365 programan adituak.
Jardunaldiak doakoak izanen dira, eta enpresa-sentsibilizazioko programak (2019) diruz laguntzen du %100ean. Saioetan, lehentasunez, Nafarroako enpresetako langileek eman ahal izanen dute izena, baita Nafarroako enplegu bulegoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emana duten langabetuek ere.