Motorzaleen besta asteburuan eginen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 13:00
Giro ederrean ibiliko dira motorzaleak asteburuan Donezteben.

Basurde motorzaleen peñak irailaren 14an eta 15ean ospatuko du aurtengo bere eguna Donezteben. Ohiko egitarauari eutsita, motorrean ibilbideak, zikiro jatea, jokoak, oparien zozketak, kanpalekua eta kontzertuak izanen dituzte. Musikari dagokionez, aldi honetan, Tabana eta Mala Vela musika taldeak gonbidatu dituzte larunbatean eta horien ondotik, Drako DJa arduratuko da musika paratzeaz. Antolatzaileek tatuajeak egiteko mahaia izanen dela ere aitzineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun