Diario de Noticiasek aditzera eman duenez, Elizondoko Foruzainek ohiko kontroletako batean arma bat harrapatu dute. N-121-A errepidean, Sunbilla parean, geldiarazi zuten autoa eta 6mm-ko errebolber bat atzeman zioten. 57 urteko frantziarrari harrapatu zioten eta ehiza-txakurrak hezteko erabiltzen zuen.