Zubietako plazaren mendeurren festa ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 17:00
Bertsolariak, pilota partidak, aizkora apustua, herri-bazkaria... izanen dituzte larunbatean.

Bertsolariak, pilota partidak, aizkora apustua, herri-bazkaria... izanen dituzte larunbatean

Ehun urte ez direlako egunero betetzen, plazaren festa ospatuko dute heldu den ostiral eta larunbatean. 

Ostiralean 17:00etan plaza apainduko dute, txorimaloak eta kartela egin eta paratu eginen dituzte. Ordu berean, estalpean argazki eta informazio erakusketa eginen dute. 20:00etan trikipoteoan bilduko dira.  

Irailak 14, larunbata
11:00etan txistulari, erraldoi eta buruhandien kalejira eginen dute eta 11:30ean bertsolariei harrera eginen diete. 12:00etan pilota partidak izanen dira eta gero aizkora apustua. 14:00etan bazkarian bilduko dira. 17:30ean mutxikoak dantzatuta, 18:00etan kamiseta margotzea izanen dute. 20:00etan taloak jan eta dantzatuz akituko dute besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun