180 txirrindularik parte hartu dute Sunbillako mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 9a, 12:00

Sunbillako mendi bizikleta ibilaldia egin zen irailaren 8an eta guztira 180 txirrindularik parte hartu zuten, igande goizeko euri-langarrari aurre eginez. Gaztetxo kuadrilla batek ere parte hartu zuen. Partaideen artean zozketak egin ziren. Oparirik potoloena bizikleta batena izan zen eta Hondarribiko Aitor Etxaide Ibarluzea suertatu zen irabazle. Argazkian Katea Bkeko nagusiarekin agertzen da. Argazkiak: Aitor Ibarra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun