Urrutia eta Barrenetxearen arteko finalaurrekoa berdindua eta borrokatua izan zen. Lehen erdian saldiastarra aitzinetik ibili zen, 16-11, 18-13 eta 19-15ekora bitarte. Piloteoan berdinduak zebiltzan, baina hernaniarrak lau huts egin zituen sakearekin eta saldiastarrak alerik ere ez Baina hortik aitzinera sakearekin hobeki moldatu zen Barrenetxea eta 0-6ko partzialarekin, 19-21 aitzinetik jarri zen, sakez egindako hiru tantori esker. Hogeitabana berdindu zuten, baina ez zuen segidarik izan Endikaren susperraldiak. 21-23 eta 24-26 aitzinetik jarri zen Barrenetxea eta baita 24-29 ere. Bertze tanto bat egin zuen Urrutiak, baina azkenekoa lortu zuen Barrenetxeak (25-30).
Barrenetxeak 19 tanto egin zituen piloteoian, zortzi sakez eta zazpi pilota galdu zituen, horietatik lau sakearekin. Endikak 15 tabnto egin zituen piloteoan eta hiru sakez eta hiru pilota galdu zituen, horietatik bat sakearekin.
Beraz, erran bezala, Urrizak eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute buruz buruko txapelketaren finala datorren larunbatean.