Erreka eskubaloi taldeko seniorrek Superkopa irabazi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 9a, 08:00
Aste honetan bertze hiru partida jokatuko dituzte.

Larunbatean, irailaren 7an, Contalaguaren aurka jokatu zuten Superkopa finala irabazi zuten Erreka eskubaloi taldeko seniorrek. Atsedenaldian atzetik zebiltzan arren (bortz goleko aldea zuten), bigarren zatian aitzin hartzea lortu zuten.

Garaipen horren ondotik, aste honetako partidei begira hasiak dira: asteartean lagunarteko partida bat izanen dute, Donezteben. Egia taldearen aurka jokatuko dute.

Ortzegunean, berriz, Kopa Txapelketako partida jokatuko dute, Lizarran. 20:00etatik aitzinera Lizarreriaren aurka ariko dira; eta larunbatean herrian dute hitzordua. Burlatarren aurkako lehia izanen da.

Erlazionatuak

Superkopa irabazle Erreka eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019 ira 09 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun