Eskualdeko herritarrek haurren minbiziaren ikerketa laguntzeko proiektuan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 6a, 11:25

Haurren minbiziaren ikerketan sakontzeko Lukasen bidaia proiektua garatu dute. Proiektuan eskualdeko hainbat lagunek parte hartu dute eta gero eta gehiago dira bortz euro emanez eguna Lukas panpinarekin pasatzen ari direnak.

Gaur Elgorriagan dago Lukas panpina eta Txokotoko bestetan barrena ibiliko da. Elgorriagan egonen da irailaren 29ra arte guttienez. Parte hartu nahi dutenek 'El viaje de Lucas contra el cáncer infantil' Facebookaren bidez harremanetan jarriz lagun dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun