Erreka eskubaloi taldeak entrenatzaile edo laguntzaileei deialdia egin die

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 16:30
Gazteenen eskubaloi taldean lan entrenatzaile edo laguntzaile bezala ari nahi dutenei gonbidapena luzatu didate.

2019/2020 denboraldiari begira hasia da Erreka Kirol Elkartea. Entrenamenduetan sartzearekin batera, entrenatzaile eta laguntzaileei deialdia luzatu diete: «gazteenen eskubaloi talderen batean lan egin nahi dutenen laguntza eskertuko dugu» adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun