Donezteben 4x4 autoen erakustaldia eginen dute irailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 07:42
15:00etan hasiko da erakustaldia

Azken urteetan bezala, aurten ere 4x4 autoen erakustaldia eginen dute irailean Donezteben. Besta ttikiak ospatuko dituztela baliatuz, irailaren 21ean zehaztu dute hitzordua. 15:00etan hasiko da eta izena eman nahi dutenek 697 47 52 78 zenbakira deituz egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun