Ekitaldiz gainezka heldu dira ostiralean hasiko diren Eratsungo pestak

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 5a

Eratsungo Peña Bakarrak ederki alaitu zuen herria iazko pestetan.

Joan den larunbatean ospatutako Iruñarriko Egunaren ondotik, hiru eguneko pestak hartuko dituzte igandera arte.

IRAILAK 6, OSTIRALA
16:00etan mus txapelketa jokatuko dute eta 18:00etan pilota partidak hasiko dira: lau eta erdian, alde batetik, Elizalde zubietarra eta Aldaregia ariko dira eta bestetik, Lerena eta Espinal. 20:00etatik aurrera eta gauez Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da.


IRAILAK 7, LARUNBATA
11:30ean Turuta txarangak herri ingurua alaituko du eta ondotik bazkaria eginen dute. 17:30etik 19:00etara Los Cazahuetes mariatxi taldeak emanaldia eskainiko du eta gauez Kenbat taldearekin dantzaldia izanen da.


IRAILAK 8, IGANDEA
11:00etan hasita puzgarriak izanen dituzte egun osoan. Ordu berean, meza hasiko da eta 12:00etan aizkora apustua, tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa eginen dituzte. Aizkora apustuan, Julen Alberdi eta Kañamares,  Jon Rekondo leitzarraren eta Palaxio zubietarraren kontra ariko dira. 17:00etan ipuin-kontalaria gonbidatu dute eta ordu berean, lau eta erdiko beste partida bat ikusteko aukera izanen da: Arribillaga eta Anso. Festak borobiltzeko, 18:30ean Bankako Menditarrak taldeak elizan kantaldia eskainiko du eta ondotik, luntxa eskainiko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun