Bizikleta ibilaldia eginen dute Sunbillan irailaren 8an

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 11:45

Izen-ematea zabalik dago eta egunean berean ere egin liteke.

Bi ibilbide izanen dituzte aukeran 32 edo 26 kilometrokoak

Hilaren 8an, igandean, II. BTT ibilaldia izanen dute. 09:00etan abiatuko dira eta parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 32 kilometrokoa edo 26koa. Izen-ematea zabalik da, aldez aurretik www.rockthesport.com atarian (federatuek 10 euro eta federatu gabeek 15); edo egunean bertan 07:45etik 08:45era (federatuek 15 euro eta gabeek 20) irteeran. Proba ez da lehiakorra. Bukaeran gosaria eskainiko dute eta dutxak ez ezik, bizikleta garbitzeko ura ere izanen dute. Kirolarien artean zozketak ere eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun