Bi usategi enkante publikoan atera ditu Donamaria-Gazteluko Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 15:00
Bidasostako hamaika postuen prezioa 1.000 eurotan ezarri du Donamaria-Gazteluko Udalak.

Bidasostako hamaika ehiza postuak eta Uztalakortako bederatziak plegu itxiaren bidez atera ditu bigarrenez enkantean eta lau urterako aprobetxamendua izanen da. Proposamenak irailaren 18rako aurkeztu beharko dira Herriko Etxean.

Bidasostako hamaika postuen prezioa 1.000 eurotan ezarri du Donamaria-Gazteluko Udalak eta Uztalakortako bederatzien prezioa, berriz, 4.000 eurotan ezarri du. Enkantean parte hartu nahi duenak proposamena irailaren 18ko 14:00 baino lehen aurkeztuko beharko du Herriko Etxean. Proposamen ekonomikoarekin batera, NANaren kopia eta %10eko fidantza aurkeztu beharko du.

Enkante honen esleipenaren baldintza-agiria jendearen eskura dago udal idazkaritzan, astelehen, asteazken eta ortziraletan, 12:00etatik 15:00etara. Informazio gehiagorako deitu telefonoz (948 45 00 46) edo idatzi posta elektronikoz (udala@donamaria.es).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun