Doneztebeko musika eskolan izena emateko epea irailaren 13ra arte zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 09:15
Haur zein helduendako aukera zabala eskainiko dute.

Irailean sartuta matrikula egiteko epe berezia zabaldu dute musika eskolan. Irailaren 13ra arteko epea izanen da horretarako, telefonoz (948 45 14 12 / 636 66 97 50), posta elektroniko bitartez (esmusidoneztebe@gmail.com) edo 11:00etatik 13:00etara musika eskolara joanez.

Bertzalde, aipatzekoa da Nafarroako Gobernuak udal musika eskolei emanen dien dirulaguntza deialdiaren barne, Agorreta Musika Eskolak 12.696,97 euro hartuko dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun