26 urteko gazte urroztarra hil da lan istripuan Lezon

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 31a, 09:11

Unai Mariezkurrena Urtsuegi Recacor enpresak Beran duen lantegiko langilea zen eta Lezon garabia bateko pneumatikoa lehertzerakoan hil zen ortzirale eguerdian.

LAB sindikatuak azaldu duenez, konpontzen ari zen gurpil pneumatikoa lehertu eta, eztandaren ondorioz, 26 urteko langilea hil egin da. Istripua Lezoko (Gipuzkoa) Ipintza industrialdean gertatu da. Langilea Kuluxka enpresan ari zen lanean, baina Recacor enpresak Beran duen lantegiko langilea zen.

Sindikatuak salatu du azpikontratazioak eta prekaritateak heriotza eragiten dutela, eta gogora ekarri du urtea hasi zenetik Euskal Herrian 30 pertsona hil direla lanean ari ziren bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun