Hezkuntzak Doneztebeko Askin haur-eskolan hobekuntzak egiteko dirulaguntza emanen du

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 30a, 17:30
Leihoetan eguzkitik babesteko sistema jartzeko izanen da dirulaguntza.

Guztira ia 200.000 euro bideratuko ditu 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako 17 ikastetxetan hobekuntzak egiteko.

Hezkuntza departamentuak 193.421,50 euro bideratuko ditu 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako 17 ikastetxetan lanak egiteko. Dirulaguntzak, bestelako lanean artean, guneak moldatu edo handitzera bideratuko dira.

Dirulaguntzak jasoko dituzten Haur Hezkuntzako ikastetxeak honakoak dira: Cadreitako Colorines HE, Oteizako San Salvador HE, Altsasuko Txirinbulo HE, Tafallako Haur Hezkuntzako Ikastetxea, Orkoiengo Ostadar HE, Azkoiengo 0 eta 3 urte bitarteko ikastetxea, Leringo Amado Alonso HE, Villafrancako HE, Cascanteko Coloretes HE, Lizarrako Arieta HE, Arbizuko Kattuka HE, Arangurengo Udaletxearen Tipi-Tapa HE, Berriobeitiko Artika HE, Doneztebeko Askin HE, Vianako Don Jaime García Orio HE, Buñueleko Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta Artaxoako Haur Hezkuntzako Ikastetxea.

Doneztebeko Askin haur eskolari dagokionez, leihoetan eguzkitik babesteko sistema jartzeko izanen da dirulaguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun