Larunbatean jokatuko du Erreka eskubaloi-taldeak Kopa Txapelketako lehendabiziko partida

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 30a, 09:30
18-27 galdu zuen Errekak Uharteren aurka aurredenboraldiko lehen partida. Argazkia: Erreka Kirol Elkartea.

Tuteran dute hitzordua larunbatean, 18:00etan.

Ortzegunean, abuztuaren 28an, aurredenboraldiko lehendabiziko partida galdu zuen Errekak. 18-27 gailendu zitzaion Uharte. Galduta ere, denboraldia hasteko gogotsu da Erreka. Heldu den larunbatean, abuztuaren 31n, jokatuko du Kopa Txapelketako lehendabiziko partida.

Tuteran du hitzordua eta BM Bardenas taldearen aurka ariko da. 18:00etan hasiko da norgehiagoka eta sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun