Haurren minbizia ikertzeko, Lukas panpina eskualdean dabil

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 27a, 16:05

Haurren minbizia ikertzeko, Lukas panpinaren bira abiatu dute. Ikerketan laguntzeko bortz euro emanez, panpina egun batez etxean edukitzean datza proiektua. Elgorriagarrek minbizia duten haurrekiko elkartasuna adierazi dute eta abuztuaren 22az geroztik herrian dabil Lukas.

Herriko 31 lagunek dagoeneko eskatu dute eta oraindik eskaerak egiteko epea zabalik da. Etxean hartu nahi duten Elgorriagako herritarrek Oihana Migeltorenarekin harremanetan jarriz eska dezakete. Inguruko herrietan norbaitek interesa badu, berriz, 'El viaje de Lucas contra el cáncer infantil' Facebookaren bidez eskatu ahal izanen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun