Iruñarriko Eguna ospatuko dute larunbat honetan Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 27a, 10:00

Pesten atariko, aurten lehenbiziko aldiz, antolatu dute besta egun hori eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean mendi-ateraldia eginen dute eta arratsaldean, Iñaki Perurenaren eskutik hitzaldia izanen dute. Horrez gain, Guy Saldubehere abeslaria gonbidatu dute. Gauez, dantzaldia izanen dute Izaskun eta Jaionerekin.

09:00etan plazatik abiatuta mendi-irteera eginen dute eta arratsaldean berriz eginen dute hitzordua. 19:00 aldera Iñaki Perurenak Harria Luze Zabalean hitzaldia eskainiko du eta horrekin batera, Guy Saldubehere abeslaria kantari ariko da. Ilunabarrean, plazan, parrillada eginen dute. Afarira apuntatzeko hiru euro ordaindu beharko dira. Eguna borobiltzeko, gauez, Izaskun Iparragirre eta Jaione Elizagoienekin dantzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun