Nafarroako Torneoko bi kanporaketa jokatzekoak ziren igandean Obanosen, baina hainbat kirolariren lesioak tarteko, bertan behera gelditu ziren bi partidak. Horren ordez, hiru bikotek triangularra jokatu zuten. Aimar Jabalera eta Julen Larretxea doneztebarrak elkarrekin aritu ziren, Aimar Saldias oiztarrak Etxarri izan zuen lagun eta hirugarren bikotea Beñatek eta Zalduak osatu zuten. Hiru bikoteen artean, bi partidak irabazita, doneztebarrak nagusitu ziren. Beñat eta Zalduaren kontra 16-20 irabazi zuten eta Etxarri eta Saldiasen aurka, berriz, 20-18. Jaialdiko hirugarren partida Saldias-Etxarri bikoteak eta Beñat-Zalduak jokatu zuten eta saldiastarrak osatutako bikoteak irabazi zuen (19-20). Sei gazteek maila ederra eman zuten.