Larretxea, Saldias eta Jabalerak erremontista profesionalekin jokatuko dute igande honetan ere

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 24a, 12:00
Ezkerretik hasita, Julen Larretxea, Aimar Saldias eta Aimar Jabalera.

Promozio mailan, Nafarroako Erremonte Torneoan parte hartzen ari diren Oiz eta Doneztebeko hiru gazteek triangularra jokatuko dute igande arratsaldean Obanos herrian, bertze hiru erremontista profesionalekin batera.

Hiru bikotek parte hartuko dute igandeko erremonte jaialdian. Aimar Saldias oiztarrak Etxarri izanen du aitzinean, eta Aimar Jabalera eta Julen Larretxea doneztebarrak elkarrekin ariko dira. Hirugarren bikotea Beñat eta Zalduak osatuko dute. Bat bertzearen ondotik, hiru partida jokatuko dituzte, bakoitza 20 tantotara eta denak denen kontra ariko dira. Partida gehien irabazten dituen bikoteak edo tanto gehien ateratzen dituenak irabaziko du triangularra. Aipatu, triangularra 17:00etan hasiko dela Obanosko frontoian.

Larretxea, Jabalera eta Saldias Doneztebeko erremonte eskolako kirolariak dira, baina igandekoa ez da profesionalen artean jokatuko duten lehenbiziko partida izanen. Izan ere, Nafarroako Erremonte Torneoan parte hartzen ari dira, eta orain arte jokatu dituzten kanporaketetan maila polita ematen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun