Errekak irailaren 1ean jokatuko du kopa txapelketako lehendabiziko partida

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 13:30
Bazkide egiteko deialdia ere egin dute.

Seniorren arteko kopa txapelketaren lehendabiziko jardunaldia izanen du Erreka eskubaloi taldeak irailaren 1ean, igandean. BM Bardenas izanen du aurkari. B.M. Lizarreria, berriz, Burlata eskubaloi klubaren aurka ariko da. 

Bigarren jardunaldia hurrengo igandean izanen dute, irailaren 8an. Kasu horretan B.M. Lizarreriaren aurka ariko dira. BM Bardenas taldeak, berriz, Burlata eskubaloi klubaren kontra jokatuko du partida. 

Azkenik, hirugarren jardunaldian Burlata eskubaloi klubari aurre egin beharko dio. Horrez gain, BM Bardenas eta B.M. Lizarreriaren aurkako partidak izanen dira ikusgai jardunaldi horretan.

Bazkide egiteko deia 

Hurrengo partidak iragartzearekin batera, kirol elkartetik bazkide egiteko deialdia egin dute. 14 urte edo gehiago dituztenek 25 euro ordaindu beharko dituzte (urtean); 14 urtez azpikoek, berriz, 15. Kide egin nahi dutenek ondoko formularioa bete beharko dute.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun