Doneztebetik Bertizera bizikleta-irteera antolatu du Gazte Burrunbak larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 21a, 10:30
Peppa's kafetegitik abiatuko dira 10:00etan.

Izena emateko edo informazioa eskuratzeko gazteburrunba@gmail.com helbidera idatzi behar da

Gazte Burrunbak antolatuta, haurrendako bizikleta-irteera izanen da larunbatean, hilaren 24an. Goizeko 10:00etan zehaztu dute hitzordua, Doneztebeko Pepa's kafetegiaren aurrean. Hortik Bertizera joanen dira. Iristen direnean jatekoa eskainiko zaie eta jokoak eginen dituzte.

Izena emateko ez da ordaindu beharko. Seme-alabaren izen-abizenak, gurasoen telefono zenbakia eta alergiarik baduen adieraztea aski izanen da. Informazio gehiagorako gazteburrunba@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun