Frontenis txapelketarekin eta herri afariarekin akitu dituzte Sunbillako bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 08:15
Frontenis txapelketako txapeldunak eta txapeldunordeak. Argazkia: Maider Petrirena.

Maite Ibarrak eta Nekane Gartziak eta Andoni Espelosinek eta Julen Juankorenak irabazi zuten frontenis txapelketa

Frontenis txapelketako finalak eta herri afaria izan ziren Sunbillako bestetako azken eguneko ekitaldi nagusiak. Emakumezkoetan txapeldunak Maite Ibarra eta Nekane Gartzia izan ziren; txapeldunordeak, berriz, Amagoia Gragirena eta Ana Gartxitorena. Gizonezkoetan txapeldunak Andoni Espelosin eta Julen Juankorena; txapeldunordeak, berriz, Josu Apeztegia eta Xabier Lazkano.  

Bestei bukaera ederra emateko 130 lagun elkartu ziren herri afarian. Ondotik, Txutxin Ibañezez gozatzeko aukera ederra izan zen baita Modestoren musikaren erritmora dantzatzeko ere. Horrela bada 2019ko bestei agur erran zaie datorren urterako egun guttiago geldituz. Herritarrek, lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiete besta eder hauek ateratzeko lan egin duten guztiei, baita parte hartu duten guztiei ere. Egun batzuz denbora txarra izanda ere aurpegi ona jarri diete ekitaldiei eta erran beharra dago partaidetza eta jendetza izugarria ibili dela ekitaldi guztietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun