Hainbat txapelketa giro onean jokatu dituzte Sunbillako bestetako azkenaurreko egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 14a, 15:00

Tokan Xabier Lazkano nagusitu da, boneta-jaurtiketan Esteban Sarratea, zapatilla-jaurtiketan Haritz Arriola, tortilla lehiaketan Agurtzane Zubieta eta postre lehiaketan Jose Luis Ruiz

Sunbillako bestak azken txanpan sartuak dira. Abuztuaren 14an izanen dute hondarreko eguna, baina azken aurrekoan, hainbat txapelketa eta ospakizun izan zituzten.

Goizean jokatutako toka txapelketan 33 partaide izan ziren eta sailkapena: 1. Xabier Lazkano 2. Haritz Arriola 3. Xabi Armendariz. Gazteen bazkaria ere primeran joan zen.

Tren txutxuaz gozatzeko ere aukera ederra izan zuten. Apar-bestaz ere gozatu zuten denbora lagun izan zela eta txaranga berria ibili zen karrikaz karrika. 

Arratsaldean txapelketa gehiago izan ziren. Jendetza bildu zen bertze behin ere herriko frontoian boneta, zapatil tiraketa eta proba sorpresa ikusi eta parte hartzera.

Boneta-jaurtiketa txapelketan 25 partaide izan ziren eta sailkapena: 1. Esteban Sarratea 2. Haritz Arriola 3. Asier Antuña. Zapatilla tiraketan, berriz, 28 partaide izan ziren eta sailkapena: 1. Haritz Arriola 2. Jon Mikel Gaztelumendi 3. Oier Aldabe. Proba sorpresan 33 partaide izan ziren eta irabazlea Iker Bertiz suertatu zen.

Tortilla lehiaketara hamar aurkeztu ziren eta Agurtzane Zubietarena izan zen onena, Zubilanda eta Maria Jesus Iribarrenen aitzinetik. Postre lehiaketara ere hamar aurkeztu ziren eta sailkapena: 1. Jose Luis Ruiz 2. Mertxe-Iker 3. Jone Urtxegi

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun