‘Aporía’ musika emanaldia eskainiko dute abuztuaren 22an Donamariako jauregian

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 07:00
Javier López Jaso&Marcelo Escrich laukoteak eskainiko du 'Aporía' emanaldia.

Javier López Jaso&Marcelo Escrich laukoteak joko du ortzegunean 20:00etan Kultur egitarauaren barnean

Abuztuaren 22an, ortzegunean, 20:00etan, Javier López Jaso&Marcelo Escrich laukoteak Aporía emanaldia eskainiko du Domanariako Jauregian, Kultur 2019 egitarauaren barrenean. Pagoda diskoarekin arrakasta lortu eta jaialdi eta areto onenetan jo eta gero, Aporía aurkeztuko dute orain.

Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet proiektu musikalean, jazzaren eta inprobisatutako musikaren bidez, musika klasikoaren, argentinarraren eta frantsesaren eraginak suma ditzakegu, baita euskal folklorearen zertzeladak ere.

Pagoda diskoarekin arrakasta lortu eta herrialdeko jaialdi eta areto hoberenetan jo eta gero, Aporía aurkezten dute, musikaren bidez publikoa hunkitzen jarraitzeko asmoz.

Aporía musika bidaiazalea eta jazz-inprobisazioa da. Sentimenduaren ekuazio-mota bat da. Sentsazioen labirintoa da; a priori bateraezinak diren erritmoak eta eraginak nahasten dira, baina horiek elkartu eta bat egiten dute autoreek berek planteatutako paradoxa argitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun