Buruz burukotik kanpo gelditu da Ezkurra II.a ustekabean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 14a, 14:00
Finalerdietako ligaxkatik kanpo gelditu da Josetxo Ezkurra doneztebarra.

27 tanto aski izanagatik, 20 bakarrik egin zituen doneztebarrak Ansa II.aren kontra 

Ansa II.aren kontrako partidan 27 tanto egitea aski zuen Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak finalerdietako ligxkarako sailkatzeko, baina ezin izan zuen. Urnietarra 20-30 nagusitu zitzaion doneztebarrari eta lehen aldiz egonen da finalaurrekoetan.

Abuztuaren 13an Galarretan jokatutako partida berdindua izan zen hasieran, hamahirunako berdinketara bitarte. Baina une erabakigarrian Ansa II.ak asmatu egin zuen sakearekin (hamar tanto egin zituen denera lehen pilotakadarekin eta lau bertzerik ez Ezkurra II.ak) eta 22-15 aitzinetik jarri zen. Aldea hamar tantora ere handitu zuen (26-16) eta alde horri eutsi zion bukaeran (30-20). Piloteoan 15 tanto egin zituen urnietarrak eta 12 doneztebarrak. Finalerdietako ligaxkako lehen partidan, Urriza txapeldunaren kontra jokatuko du Ansa II.ak larunbatean.

 

Abuztuaren 13ko emaitzak Galarretan

1. Zaldua-Larrañaga, 26; Azpiroz-Labaka, 35

2. Urriza-Etxeberria III.a, 40; Zeberio II-Endika, 33

3. Ezkurra II, 20; Ansa II.a, 30  BURUZ BURUKO TXAPELKETA

4. Juanenea-Arruarte, 12; Segurola-Agirrezabala, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun