Hamabi aizkolari ariko dira Ezkurran: Luis Mari Polanco (Araba), Xabier Gartzia Aginako (Bizkaia), Daniel Lopez Garcia (Asturias), Esteban Muñiz Garcia (Asturias), David Naredo Hevia (Asturias), Julen Aranberri Ocaña (Gipuzkoa), Jokin Alkizalete Urkola (Gipuzkoa), Aitor Urteaga Aldasoro (Gipuzkoa), Xabier Orbegozo Aginagalde (Gipuzkoa), Suharri Rodriguez Salaberria (Gipuzkoa), Borja Fernandez Rodriguez (Segovia) eta Manuel Fraile Gala (Segovia).
54 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte eta lehenbiziko biak sailkatuko dira finalerako.
Ezkurrako saioaren ondotik abuztuaren 25ean Gatikan (Bizkaia) jokatuko dute bigarren kanporaketa eta irailaren 15ean Irurtzunen. Bietan eskualdeko aizkolariak ariko dira.