Doneztebeko errebestetan aritzeko bilera deitu du Gazte Burrunbak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 14a, 19:00
Besta ttikietaz solastatuko dira, bertzeak bertze, Doneztebeko gazteak.

Ortziralean 20:30ean Azkarretan

Doneztebeko errebesten eta bertze zenbait gairen inguruan solasteko bilera irekia eginen dute Doneztebeko gazteek abuztuaren 16an, ortziralean 20:30ean Azkarretan, Gazte Burrunbak deituta. “Animatu eta etorri zuen proposamenak eta ideiak gurekin partekatzera!” dio Gazte Burrunbaren oharrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun