27 tanto aski ditu Ezkurra II.ak gaur finalerdietarako sailkatzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 08:15
Finalerdietarako urratsa eman dezake gaur Ezkurra II.ak.

Ansa II.aren kontra ariko da astearte arratsaldean Galarretan 

Buruz buruko erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxka abuztuaren 13an, astearte arratsaldean Galarretan jokatuko den partidan erabakiko da. Ezkurra II.a doneztebarrak dauka errazena sailkapena. Ansa II.aren kontrako partidan ez du garaipenaren beharrik ere, 27 tantora ailegatzearekin aski izanen luke. 

Ansa II.ak, berriz, irabazi ez ezik, 26 tanto edo guttiagoan utzi behar luke doneztebarra finalerdietarako ligaxkara sailkatzeko. Azpiroz txapelketatik kanpo gelditu da, larunbateko partidan Ansa II.ari 30-27 irabazi arren. Ezkurra II.ak Azpirozi 30-25 irabazi ziola kontuan hartuz, gaurko edozein emaitzak finalerdietatik at utziko luke Azpiroz.

 

Abuztuaren 13ko jaialdia Galarretan

1. Zaldua-Larrañaga, Azpiroz-Labakaren kontra, 35 tantora

2. Urriza-Etxeberria III.a, Zeberio II.a-Endikaren kontra, 40 tantora

3. Ezkurra II.a, Ansa II.aren kontra, 30 tantora BURUZ BURUKO TXAPELKETA

4. Juanenea-Arruarte, Segurola-Agirrezabalaren kontra, 30 tantora

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun