Herri-kirol desafioa egin zuten Sunbillako gazteek ortziralean eta pilota jaialdi ederra larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 12a, 13:00

Txupinazoa bota baino lehen, ortziralean, herri-kirol desafio ederra eskaini zuten Sunbillako gazteek. Jendetza bildu zen frontoian. Zer erranik ez larunbateko pilota jaialdian. Emakumezkoen arteko partidan, Maite Ruiz de Larramendik eta Andrea Aldaregiak 18-17 irabazi zieten Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendiri. Profesionalen arteko lehen partidan, Peio Etxeberriak eta Untoriak 22-9 irabazi zieten Retegi Bi eta Erostarberi eta partida nagusian, Ezkurdia eta Rezustak 22-13 irabazi zieten Altuna III.a eta Martijari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun