VIII. Arretxekobordako Kronoigoera lasterka eta bizikletaz egin dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 12a, 10:18

Larunbateko proban 31 kirolarik parte hartu zuten eta Iker Irastorza errekorretik bortz segundora gelditu zen bizikletan

Arretxekobordako Kronoigoera abuztuaren 10ean egin dute Sunbillan. Urtetik urtera partaidetza haunditzen ari da, lasterka nahiz bizikletaz. 31 kirolarik parte hartu zuten eta txandaka ateratzen ziren bi minutuko tartea utzita. 

Gizonezkoen artean, bizikletan Iker Irastorza nagusitu zen. Ehun euroko saria zegoen errekorra hobetzen zuenarentzat eta bortz segundora gelditu zen (9.11). Aitor Apeztegia sunbildarra izan zen bigarren (9.19) eta Jokin Arretxea hirugarren (9.25). Emakumeen artean, Bitxori Juanikotena izan zen bizkorrena (13.38) eta Enaritz Rekarte bigarren (22.46).

Lasterka gizonezkoak bakarrik atera ziren. Narbarteko Joseba Elizagoien izan zen bizkorrena (10.51). Honek ere ez zuen marka egiterik izan. Unai Bengoetxea bigarren izan zen (12.14) eta Igor Agesta hirugarren (12.56).

Aipatzekoa da, Igor Agestak, Eneko Herrerak bezalaxe, lehenik bizikletaz eta gero lasterka egin zutela proba.

Probaren ondotik sariak eman eta zozketak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun