Arretxeko bordako VIII. Kronoigoera abuztuaren 10ean eginen dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 8a, 13:00
Bizikletaz nahiz lasterka egin daiteke Arretxeko bordako igoera.

Lasterka nahiz bizikletan errekorra hobetzen duenak 100 euroko saria izanen du 

Ulibeltzak elkarteak antolatuta, abuztuaren 10ean Arretxeko Bordako VIII. Kronoigoera eginen dute abuztuaren 10ean Sunbillan. Proba larunbatean 09:00etan hasiko da Sunbillako plazan, baina izen-ematea 08:30etik aitzinera egin daiteke (5 euro). Bizikletan (9 minutu eta 6 segundo) nahiz lasterka (10 minutu eta 10 segundo) errekorra hobetzen dutenek 100 euroko saria izanen dute.

Proba kronometratua izanen da eta irteera txandaka emanen dute. Probaren ondotik, sari banaketa, zozketa mundialak eta luntxa izanen dituzte parte-hartzaileek, baita dutxa ere.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, kirolariek libreki bere gain hartzen dute parte-hartzeko aukera eta hortaz, ez dute bere gain hartuko gertatzen ahal diren ezbeharren ondorioak. 16 urte bitarteko neska-mutikoek beraien guraso edo tutore baten baimena beharko dute parte hartu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun