Ezkurra II.ak lehen garaipena lortu du buruz buruko erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 13:00
Lehen garaipena lortu du Josetxo Ezkurrak buruz buruktan.

30-25 irabazi zion Azpirozi final laurdenetako lehen partidan

Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak buruz buruko erremonte txapelketako lehen partida irabazi du, final laurdenetako lehenbizikoa. Galarretan abuztuaren 6an jokatutako partidan, 30-25 irabazi zion Azpirozi.

Partidaren lehen zatian jaun eta jabe izan zen Ezkurra II.a, eroso ibili zen, baina azkenean korapilatu egin zitzaion garaipena. Honela, 22-11 irabazten egon zen Ezkurra II.a baina bi tantora hurbildu zitzaion Azpiroz (26-24). Orduan errebote bat kanpora joan zitzaion Azpirozi eta arnas hastu zuen doneztebarrak. Tanto bat gehiago egin zuen Azpirozek, baina garaipenak ez zion alde egin Ezkurra II.ari (30-25).

Ezkurra II.a ongi ibili zen piloteoan, baina sakeareki ez zuen asmatu. Piloteoan 18 tanto egin zituen (9 Azpirozek), baina sakearekin lau tanto egin eta hiru galdu zituen Doneztebekoak eta, aldiz, zortzi tanto egin zituen Azpirozek.

Orain, larunbatean Azpiroz Ansa II.aren kontra ariko da eta asteartean Ezkurra II.a, Ansa II.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun