Giro ederrean joan dira Beintza-Labaiengo bestak ere

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 12:00

Giro bikaina izan dute aurten ere Beintza-Labaiengo bestetan abuztuaren 2tik 5era

Beste hainbat ekitaldiren artean, igandean Labaienen emanaldia eskaini zuten herriko dantzariek eta haurrek ere hartu zuten gozatua, puzgarriekin, kart pistarekin eta aparrarekin. Gauean, su-artifizialak ere izan zituzten. Hondar egunean, astelehenean, Beintzan, emakumeen arteko aizkora apustua izan zuten: Maika Ariztegi eta Xanta Sousa, Itxaso Onsalo eta Beatriz Tancoren kontra aritu ziren eta ondotik herri-bazkaria izan zuten bertsolariekin. Argazkiak: Arantxa Iturralde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun