Ezpelura eta Ezkurra errekak garbitzeko deialdia egin dute gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 12:29

Ezkurra eta Ezpelura errekak garbitzeko deialdia egin dute gaur Donezteben.

Astearte arratsaldeko 4:30ean gelditu dira Merkatu plazan

Doneztebeko Udalak antolatuta, Life Irekibai erakundeak lagunduta eta finantzatuta Ibaietako Ingurumen Boluntariotza kanpainaren baitan, Ezpelura eta Ezkurra errekak garbitzeko deialdia egin dute abuztuaren 6an. Astearte arratsaldeko 4:30ean gelditu dira Merkatu plazan.

Antolatzaileek eskularruak eta poltsak ekarriko dituzte eta izena ematen dutenak aseguratuak egonen dira. Akitzerakoan merienda izanen da boluntarioentzat. Arropa egokia, botak, eta zer gerta ere, euritako xira eramatea eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun