Ezkurra II.ak eta Azpirozek jokatuko dute gaur buruz buruko erremonte txapelketako final laurdenetako lehen partida

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 09:15

Josetxo Ezkurrak finalerdietarako lehen urratsa eman nahi du gaur.

Buruz buruko erremonte txapelketako finalerdiak abiatuko dira gaur Galarretan. Ansa II.a, Ezkurra II.a eta Azpiroz ariko dira koxka honetan eta beraien arteko lehenbizikoa bakarrik sartuko da finalerdietan. Gaurko partidan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Azpiroz ariko dira nor baino nor gehiago. 

Doneztebarra izanen da faborito, azken bi urteetan finalerdietako ligaxka horretan izan baita. Baina bientzat txapelketako lehen partida izanen da eta hori erabakigarria izan daiteke

 

Abuztuaren 6ko karteldegia Galarretan

1. Etxarri-Zubiri, Zaldua-Agirrezabalaren kontra, 35 tantotara

2. Segurola-Barrenetxea IV.a, Ansa II.a-Ionen kontra, 40 tantotara

3. Ezkurra II.a, Azpirozen kontra, 30 tantotara, BURUZ BURUKO TXAPELKETA

4. Barricart-Larrañaga, Goikoetxa V.a-Arruarteren kontra, 30 tantotara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun