Eguraldia dela eta, ostiralera atzeratu dute Zubietan egitekoa zuten auzolana

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 1a, 11:51

Erreka garbiketa izanen dute 11:00etan.

Malerrekako Gazte Asanbladaren eskutik, Autogestioa hedatuz gure bazterrak berpiztu goiburupean, auzolana, bazkaria autogestionatua, mahai-inguru irekia eta zinea izanen dituzte Zubietan. Ostegunerako aurreikusia zuten arren, abuztuaren 2ra, ostiralera, atzeratu dute hitzordua eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

11:00etan hasiko dira ekitaldiak, erreka garbiketarekin. Norberak eraman beharko ditu bere zabor poltsa eta eskularruak. Ondotik, bazkari autogestionatua eginen dute. Bazkalondoan, mahai-inguruan bilduko dira. Eguna borobiltzeko, 22:00etan, herriko plazan, zinema emanaldiaz gozatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun