Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldia Hendaian jokatuko dute abuztuaren 2an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 1a, 14:00
Hendaiako jaialdia antrolatzen duten erakundeetako ordezkariak, aurkezpenean.

Ezkurra II.a eta Etxeberria III.a doneztebarrak bikote izanen dira

2019ko Nazioarteko Erremonte Zirkuitu Profesionalaren jardunaldia Hendaian jokatuko dute abuztuaren 2an jokatuko da., ortziralean 21:00etatik aitzinera Daniel Ugarte pilotalekuan. Urriza eta Ion, Zeberio II.a eta Agirrezabala eta Josetxo Ezkurra II.a eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak izanen dira bikote.

Joan den astean egin zuten jardunaldiaren aukezpena eta bertan izan ziren Jean Michel Arruabarrena, Hendaiako Udalaren kirol zuzendaria; Kati Behasteguy, Les Deux Jumeaux Elkartearen lehendakariordea, Mikel Larralde, Hendaiako Pilota Klubaren Lehendakaria eta Jaime Aguirre, Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren zuzendari kudeatzailea.

Sarrera berez doakoa izanen da, baina ikusleek 10 euroko dohaintza bat egin behar izannen dute. Bildutako diru guztia joanen da Les Deux Jumeaux Elkartearentzat. Elkarte honek Hendaiako Ospitalean sartutako persona ezinduak laguntzen ditu.

                                                                                       

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun