Buruz buruko txapelketatik kanpo gelditu da Juanenea

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 15:00
Bi partidak galés eta buruz burukotik kanpo gelditu da Juanenea.

Bigarren partida ere galdu egin du, oraingoan Ansa II.aren kontra 

Buruz buruko txapelketako lehenbiziko partida Goikoetxea V.aren kontra galdu ondotik, Aritz Juaneneak nahitaezkoa zuen Ansa II.aren kontra irabaztea uztailaren 30ean jokatutako partida. Saldiastarrak estreineko partidan baino itxura askoz hobea eman zuen, baina azkenean galdu egin zuen, 30-26. Beraz, txapelketatik kanpo gelditu da Juanenea. Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak larunbatean jokatuko duten partidako irabazleak lortuko du final laurdenetarako txartela. Azpiroz eta Ezkurra II.a izanen ditu esperoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun