ANAIF elkartea abuztuan lanean ariko da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 30a, 07:30
Aste batez gaztetxo horiek hainbat lanetan murgilduko dira: errekaren garbiketa, txukunketak, eskulan tailerrak...

Abuztuaren 1etik 8ra errekak garbitzen, txukuntzen, tailerrak egiten... ariko dira 

ANAIF elkarteak (Nafarroako Haur eta Gaztediaren Laguntzarako Elkartea) lan terapeutikoa egiten du, aniztasuna eta ahalduntzea ardatz hartuta. Doneztebeko eskoletan abuztuaren 1etik 8ra elkarte honetako kide batzuk izanen dira. Aste batez gaztetxo horiek hainbat lanetan murgilduko dira: errekaren garbiketa, txukunketak, eskulan tailerrak...

Herriko taldeekin elkarlana

Udan garatuko duten ekimena elkartearen adierazle bat izanen da. Herria dinamizatu nahi dute, elkarlanean, auzolanez burututako ikas-prozesuari esker: herriko hainbat talderekin dinamikak eginen dituzte eta uda pasatuta, gazteek ohiko jarduerekin jarraituko dute. Ikasitakoak aitzinera jarraitzeko indarra emanen die.

 

Elkartearen helburuak

ANAIF elkarteak harremantzeko eta komunikatzeko arazoak dituzten haur eta gazteekin dihardu. Elkartearen helburua aniztasunetik pertsona hauei laguntza eskaintzea da: eguneroko harremanak era egokian burutzeko baliabide eta tresnak ematea.

Gazteak urte osoan zehar ikas-prozesu batean murgiltzen dira hainbat ekimenetan parte hartuz. Udakoa jarduera horren barrenean kokatzen da eta urte bukaeran emaitzak neurtzean hagitz positibotzat jotzen dute. Iaz Eulaten egon ziren eta bertakoak hagitz pozik gelditu ziren; ea herrian zer nolako bizipena izaten duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun