Juanenea saldiastarrak galdu egin du buruz buruko erremonte txapelketako lehen partida

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 18:00

Nahi eta ezin ibili zen Juanenea larunbatean Galarretan.

30-20 Goikoetxea V.aren kontra, larunbatean Galarretan jokatutako partidan

Aritz Juanenea saldiastarrak galdu egin zuen larunbatean buruz buruko erremonte txapelketako lehen partidan, 30-20 Goikoetxea V.aren kontra. Gisa honetara, hurrengo kanporaketara pasatzeko ia aukerarik gabe gelditu da Juanenea.

Saldiastarrak normalean baino huts gehiago egin zituen. Konfidantzarik gabe ikusi zitzaion. Lau tanto egin zituen sakearekin eta zortzi jokoan, baina bertze horrenbertze pilota galdu zituen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun