Urriza eta Etxeberria III.ak irabazi egin diote Ezkurra II.a eta Agirrezabalari Nafarroako erremonte txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 19:00

Urriza Ezkurra II.ari nagusitu zitzaion Zubirin, partida bikain baten ondotik.

Promozio mailan garaipena lortu du debuta egin duen Aimar Saldiasek, 17 urteko oiztarrak 

Igande arratsaldean jokatu zen Zubirin Nafarroako erremonte txapelketako bigarren jardunaldia. Urriza eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak 35-30 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Agirrezabalari. Promozio txapelketako lehen partidan, Erremonte Fundazioa eskolako erremontelari batek jokatu zuen bere lehen partida, 17 urteko Aimar Saldias oiztarrak hain zuzen. Aldaberekin batera 35-25 irabazi zien Beñat eta Larrañagari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun