Herriko bestak ate-joka dituzte Donamarian

Ortziralean 18:00etan gazteek antolatutako ekitaldia izanen dute.

Aitor Mendiluze eta Jone Uriaren bertsoek girotuko dute igandeko bakaria eta bazkalondoan komentura bisita eginen dute.

Abuztuak 14, asteazkena

19:00etan herri-kirolak. 20:00etan bestei hasiera emateko txupinazoa botako dute, buruhaundiak, erraldoiak eta musikariak izanen dituzte. 00:30ean Endara DJa herriko plazan.

Abuztuak 15, ortzeguna

Goizean gaiteroak herrian barna. 11:15ean meza. 12:15ean dantzak, Doneztebeko dantza taldearen eskutik. 13:00etan luntxa. 17:30ean pilota partidak (Hodei Iriarte eta Ekai Elorza-Mikel Telletxea eta Oihan Elorza; Elizalde eta Beroiz-Urbieta II.a eta Merino). 20:00etan kantaldia Pancho Balbuenarekin.

Abuztuak 16, ortziralea

10:00etan herri-krosa (izen-ematea egun berean). 13:00etan aizkora apustua (Vicente eta Larretxea-Azurmendi eta Larrañaga). 14:30ean paella jate autogestionatua herriko plazan. 18:00etan gazteek antolatutako ekitaldia. 19:00etan harrapa ezak/n gazta. 20:30ean dantzaldia Gabenara taldearen eskutik. 21:30ean gazte-afaria. 00:00etatik aitzinera dantzaldia, Gabenara taldeak girotua.

Abuztuak 17, larunbata

10:00etan udal ttikiaren aukeraketa. 10:45ean haurren txupinazoa alkategai ttikiaren eskutik. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak eta haurrentzako jokoak. 13:30ean haurren bazkaria. 15:30etik 18:30era puzgarriak eta haurrentzako jokoak. 17:30ean mus txapelketa herrikoia (bikoteko partaide batek, guttienez, herritarra izan behar du). 18:30ean txokolate beroa. 19:00etan Slackline (ur gaineko zinta). 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa. 21:00etan herri-afaria. 22:00etan Oihana eta Oihana trikitilariak.

Abuztuak 18, igandea

14:00etan herri-bazkaria, bertsolariek girotua (Aitor Mendiluze eta Jone Uria). Bazkalondoan komentura bisita trikitilari eta bertsolariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikiteens taldearen eskutik.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun