Sunbillako BTT ibilaldian izena ematea zabalik da dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 08:30
32 eta 26 kilometro ibilbideak izanen dituzte aukeran Sunbillan irailaren 8an.

Irailaren 8an eginen dute eta txirrindulariek 32 eta 26 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran 

Bigarren urtez, Sunbillako BTT ibilaldia irailaren 8an, igandean, ospatuko da. Dagoeneko izen-ematea irekita dago. Aitzinetik izena eman nahi dutenek www.rockthesport.com atariaren bidez egin dezakete; eta egunean bertan (10 euro federatuek eta 15 federatu gabeek) ere izena eman ahal izanen da (15 euro federatuek eta 20 ez federatuek). Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: luzea, 32 kilometro eta 1200 metroko desnibela duena eta laburra, 26 kilometro eta 800 metroko malda duena.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun