Buruz buruko txapelketan sartzeko partida jokatuko du gaur Juaneneak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 11:00
Juaneneak buruz burukoa jokatzeko aukera izanen du gaur irabazten badu.

Bihar eginen dute txapelketaren aurkezpena eta Utergak ez du jokatuko, aitatasun-baimenarekin

Uztailaren 24an, asteazken eguerdian Galarretan eginen dute buruz buruko erremonte txapelketaren aurkezpena. Txapelketa horretan sartu ez sartu, gaur 19:00etan jokatuko dute partida Aritz Juanenea saldiastarrak eta Arruartek. Irabazlea txapelketan izanen da. Txapelketa jokatuko ez duena Xanti Uterga doneztebarra izanen da, nahiz eta gaur egun txapeldunordea den. Bigarren aldiz aita izan da eta aitatasun-baimenarekin, ez jokatzea erabaki du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun