Lau eguneko bestak prest dituzten Beintza-Labaienen abuztuko lehen astebururako

Egun batean Labaienen, hurrengoan Beintzan, lau eguneko bestak antolatu dituzte aurten ere

Abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte bestak. Larunbat arratsaldean gizasemeen arteko aizkora apustua eta astelehen eguerdian emakumeen artekoa izanen dituzte.

Abuztuak 2, ortziralea (Labaien)
20:00etan altxaferoak, bestei hasiera emateko. Ondotik karrikarronda herriko trikitilariekin. 21:00etan zopak, Itturrondo elkartean. Gauez  dantzaldia Aimar DJrekin.

Abuztuak 3, larunbata (Beintza)
Goizean karrikarronda herriko trikitilariekin. Goiz-arratsaldez  zezen mekanikoa eta puzgarriak. 19:00etan aizkora apustua: Larretxea eta Vicente, Larrañaga eta Mugertzaren aurka. Arratsaldez  eta gauez dantzaldia Fan&go taldearekin.

Abuztuak 4, igandea (Labaien)
Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:45ean Meza Nagusia. Ondotik, herriko dantzariak eta luntxa. Egunean zehar puzgarriak eta kars pista. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren suak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia akordeoilariarekin.

Abuztuak 5, astelehena (Beintza)
Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin.12:00etan aizkora apustua: Maika Ariztegi eta Xanta Sousa, Itxaso Onsalo eta Beatriz Tancoren kontra.14:00etan: herri-bazkaria bertsolariekin.  Arratsaldez eta gauez dantzaldia  akordeoilariarekin. 00:00etan Gaixoa ni bestei bukaera emanez.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun