Iturengo txapeldunarekin eta goizuetarrarekin batera, Eltsoko Ainhoa iraizoz eta Antsoaingo Irune Biurrun eta Irantzu Anaut ariko dira. 50 koxkor bildu beharko dituzte, 1,25 metrora jarriak bi lerrotan.
Maika Ariztegik hamabortz aldiz irabazi du Euskal Herriko koxkor biltze txapelketa eta Nafarroakoa ere, parte hartu duen guztietan lortu du. Adinean goiti joan arren, bera izanen da berriz ere faborito.