Doneztebe txapeldunorde izan da Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 14:00
Zeanuri txapeldun eta Doneztebe txapeldunorde Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketan, uztailaren 21ean Zumarragako finalen ondotik.

Bizkaiko txapelduna, Zeanuri, nagusitu zitzaion uztailaren 21ean Zumarragan jokatutako finalean 

Nafarroako eta Bizkaiko txapeldunak, Doneztebe eta Zeanuri aurre aurre izan ziren Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketaren finalean, uztailaren 21ean Zumarragan. Hiru partidetatik bi irabazita, bizkaitarrak nagusitu ziren eta Doneztebe txapeldunorde izan da.

Lehenbiziko bi partidak irabazi zituen Zeanurik eta hortaz, txapela segurtatu zuen azken partida jokatu baino lehen. Kadetetan, espero bezala, Zeanuriko Erkiagak eta Emaldik erraz irabazi zieten Doneztebeko ordezkariei, Mikelarena eta Garañori, 22-5. Jubenil mailan zegoen giltza eta kategoria honetan ere bizkaitarrak nagusitu ziren. Urigoitiak eta Erkiagak 22-11 irabazi zieten Loiarte eta Agirreri. Hortaz, senior mailako partida jokatu aitzinetik txapela Bizkaira joanen zela jakina zen. Azken partida horretan, Doneztebeko bikotea nagusitu zen. Barandiaran eta Gorritik 22-16 irabazi zieten Mendia eta Beldarraini.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun