Nafarroako erremonte txapelketako lehen partida gaur jokatuko dute Irurtzunen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 12:00
Uterga eta Urriza aurrez aurre izanen dira berriz ere aitzineko koadroetan frontoi laburrean.

Urriza eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarra, Xanti Uterga doneztebarraren eta Azpirozen kontra 

Nafarroako XIV. Erremonte txapelketako lehenbiziko partida jokatuko dute uztailaren 19an, ortziralean 19:00etan Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Urriza eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarra, Xanti Uterga doneztebarraren eta Azpirozen kontra ariko dira.

Erremonte partidaren aitzinetik, eskuz binakako pilota partida jolatuko dute Irurtzuko pilota elkarteko bi bikotek: Ollo eta Bergera, Ongay eta Arbizuren kontra. Jaialdiko sarrera 5 euro kobratuko da eta osorik ADANO elkartearentzat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun